navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Aizarnabalgo Udala

Aizarnazabalgo udala

Nekazal turismoa

Aizarnazabalen badago nekazal turismoaz gozatzeko aukera ere. Herrian dauden bi baserrien datuak:

Ekoigoa:

IRATXE IGOA MONGE

Behekoetxezaharra Baserria
20749 Aizarnazabal (GIPUZKOA / GUIPUZCOA)

Tfnoa: 943.14.83.86 / 656.73.72.88
Faxa: 943.14.83.86

Ahalmena: 16 pertsonak (+3 ohe osagarria)
Prezioa: 43,00 €
BEZaren %7 ez dago barne

Deskribapena:

Merkataritzarako EKOIGOA izenez ezagutzen den nekazalturismo hau BEHEKOETXE ZAHARRA baserriaren barnean aurkitzen da, 2004. urtean eraberritua, komuna eta berogailua duten logelez osatutako etxe eroso eta osasungarri bat lortzeko helburuarekin (1,35zentrimetrotako oheak dituzten 4 logela eta 1,05zentimetrotako bi ohe dauzkaten bi logela). 70 metro karratuko azalera duen apartamentua, 1,35zentimetrotako ohea duen logela batekin eta 1,05zentimetro dauzkaten beste hiru oheko logela batekin, sofa-ohea, dena bertan bizitzeko prest.

Sarasola-Zahar:

ANA MUGIKA

Bº Zehatz 20749
AIZARNAZABAL (GIPUZKOA / GUIPUZCOA)

Tfnoa: 943 14 77 74
E-posta: sarasolagro@yahoo.es

Ahalmena: 12 pertsonak (+2 ohe osagarria)
Prezioa: 29,76 €
BEZaren %7 ez dago barne

Deskribapena:

Itsasorako bistak eta frontoia duen jabeek berrabildutako baserria. 6 logela bikoitz ditu (hauetako 5 ohe bikoitzarekin), 3 komun, tximinia duen egongela eta solariuma. Lorategiz ingurautirk eta itsasoruntz bistak dituelarik ( 10km-tara ikus daiteke), zelai berdez eta basoz inguraturik dago. Herritik urruti, ingurune lasai eta sosegatu bat bermatzen duelarik. Hala ere, Zumaia, Getaria eta Zarautzeko kostaldeko herriak 10, 12 eta 15 kilometrotara kokaturik aurkitzen dira besteak beste, hauek eskaintzen dituzten zerbitzuak goza daitekeelarik: gastronomia, folklorea, hondartzak, ur-kirolak...

 
Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 © :..e-Dukin EntreWEBS..: