navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Aizarnabalgo Udala

Aizarnazabalgo udala

Kultura

  • Sarrera
  • Adiskide Bertso eskola
  • Eskola
  • Musika eskola
  • Odol emaileak
  • Liburutegia
  • Alaitsu Dantza Taldea
  • Misio Taldea

Kultur arloan hainbat bideetatik datoz kultur ekintzak, baipaidira herrian arlo ezbedinetako hainbat elkarte, denen artean osatzen delarik herriko kultur bizia. Udaleko kultur arlotik datozen ekimenak hiru diru iturrietatik datoz: Udalaren partida zuzenean, Kutxa Fundazioak eskeiniriko ekimenak eta Uemak emandako dirulaguntza eta ekimenez.

Urtean zehar antolatzen diren ekintza motak gehienetan aipaturiko elkarteetatik honokoak dira: hitzaldi , diapositiba emanaldi, erakusketa edo eta abesbatzen emanaldiren bat. Udalaren diru iturrietatik datozenak Mikel Txiki jaiak, Kristobal Deunaren jaiak, San Juan sua, udalekuak, Mikel Deunaren jaiak eta Gazteen Eguna. Antolakuntzari dagokionez, zuzenean kultur arlotik etor daiteke ekintza edo eta batzordeen bitartez. Hauetan aipagarrienak azkenengotik hona udalekuak eta San Juan gaua.

Udalekuei dagokienez, duela lau urte hasi ziren antolatzen eta orduezkeroztik honi urtero uztailerako antolatzen dira. Herriko eskolako haurrei doa zuzendua, lehenengo mailatik hasi eta seigarren mailararte.Bi monitorez zuzendurik hainbat jolas, kirol, eskulan , irtenaldi, etabar eskeintzen zaizkie.

San Juan suari dagokionez, ohitura zahar honen gainbehera ikusirik, iaz, San Juan dantza dantzatu zuten herriko dantza taldeak suaren inguruan. Datozen urteetan osatu eta aberasteko asmoz ekimen hau denon artean. Bestelakoetan aipagarriena Hilabete Kulturalaren desagerpena da.

ADISKIDE BERTSO ESKOLA

1999ko udaberrien hasi zen martxan bertso eskola herriko bospaseiko gazte talde baten ardurapean, Julen Zulaika bertsolari zarauztar gaztea irakasle lanetan zutelarik.
Iazkoa urtearen haseran eskolari seriotasun eta jarraipen pixka bat eman nahian, Euskal Herriko Bertsolari Elkartean sartzea komenigarria zela eta honela egin zen Adiskide izenarekin bataiatuaz.

Eskola hasi berri eta gazte bat dela kontutan harturz Urola Kostako Bertso Eskolako Partaide ere bada. Elkarte honen helburua bertsolari gazteak plazaratzeko bidea delarik.

Herriko kultur bizitzaren partaide bezala bere ekintzekin ere aberasten gaituzte guztioi. Honokoak direlarik:

  • Urtarrilean Bertso Afaria bertsolari ospetsuekin
  • Otsailean Santa Ageda eskea
  • Mikel jaietan eta herriko jai giroko beste egunetan partehartzea
  • Bertsolari Gazteen Bertso Afariak herriko elkarteetan.

Bertso eskolako partaideek klaseak hartuz gain eskeini ere egiten dizkiete astean behin gaztetxoei, oso garbi baitago jarraipena bide honetatik datorrela.
Finantziazioa udalaren dirulaguntza eta Santa Ageda eskean ateratzen direnak dira eskolaren diru iturriak.

Arduradura kide guztien artean
Ordutegia:
Gazteak: ostegunetan 19:00-20:00
Helduak: ostegunetan 20:00-22:00

ESKOLA

GURASO ELKARTEA

Azken urteotan herriaren ezaugarri nagusienetakoa eskolako haur kopuruaren jeitsiera izan da. Arrazoiak:

  • Jaiotza tasaren jeitsiera
  • Haurren trasladoa Zumaiara erreforma dela eta

Honela azken zazpi urteotan 94 haurretik aurten 42 haur izatera pasatu da eskola.

Egoera ikusirik Guraso Elkarteak Eskola Txikien elkartean sartzeko garaia dela eritziz pausu hau eman du, gaur egun gure herria elkarte honen partaide delarik. Elkartearen helburua eskola txikiek dituzten arazoak bideratzea da.

  • Esanguratxua da ere gurasoek antolatzen dituzten beste hainbat ekintza urtean zehar
  • Mikel Txiki eta Mikel Jaietan umeen eguna
  • Ihauterietako txokolatada
  • Bizar Zuri
MUSIKA ESKOLA

Berrikuntzarik aipagarriena aurten erakusten hasiak diren soinu txikia eta panderoa, solfeo eta beste instrumentu ugariez gain.

Irakaslea: Begoņa Gabarain
Egunak eta Ordutegia:

  • Solfeo: astelehenetik ostegunera 17:30-19.00
  • Kitarra: ostirala 17:30-18:00
  • Panderoa: ostirala 18:00-19:00
  • Pianoa: ostirala 20:00-20:30
  • Soinua: larunbatak 9:30-11:00 Irakaslea: Olatz Gabarain
ODOL EMAILEAK

Duela hogei urte gure herrian martxan hasi zen elkarte hau Gipuzkoako lehen postuan jarri zaigu gure herriaren erantzuna dela eta arlol honetan.

1980 urtean hasi ziren Aizarnazabalen Odol ateratzeak, aurreko hamar urteetan , 1970eko hamarkadan Zestoara joan beharraren aurrean. Tomas Etxabe (Bittarte)ren proposamenari erantzun eta osatu zen Aizarnazabalgo Odol Emale Elkartea.

Mikel Elkartea izan zen lehenengo leku ateraketak egiteko, Kultur Etxea ondoren , azkenik Basakaitz Herri Eskolara iristeko. Lana egin behar dutenentzat eta baita eman behar dutenen erosotasuna eta egokitasuna lehentasunez hartuta.. Emale kopurua gaur egun 130 bat pertsonetakoa da, hau da, eman dezakenaren %100. Hemezortzi urte bete bezain laster gaztea odola ematerea hurbiltzen delarik.

Finantziazioa, berriz, bide ugaritatik dator:

  • %55 udalaren esku
  • %20 Mikel Elkartea eta Gure Borda Elkartea
  • %15 Etxabe okindegia
  • %10 lana egiten dutenaren esku

Ez dira beste inolako biderik jorratu (donatiboak, etabar) , eskulanean , ordea, laguntza ugari jasotzen da.

Datozen urteetarako asmoa orainarteko bideari jarraitzea da emankortasunean eta Gipuzkoan aurreikusten diren zortzi mila ateraketei, biztanlegoaren zahartzea dela eta, datozen urteetan gure apurra jarri.

Arduraduna: Eduardo Zubizarreta
Urtean zehar hiru odol emanaldi izaten dira: Otsailean, ekainean eta urrian.

LIBURUTEGIA

Urrut: 943-89-70-53
Ordutegia: 16:00-19:00
Arduraduna: Idoia Gonzalez

ALAITSU DANTZA TALDEA

Ordutegia:

  • Txikiak: osteguna 17.00-19:45
  • Haundiak: ostirala 19:00-20:00

Irakaslea: Begoņa Gabarain

MISIO TALDEA

Arduraduna: Josefina Aranburu
Urrut: 646-030994

 
Aizarnazabalgo Udala ˇ Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 Š :..e-Dukin EntreWEBS..: