Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/30
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

ODOL EMAILEAK 

Duela hogei urte gure herrian martxan hasi zen elkarte hau Gipuzkoako lehen postuan jarri zaigu gure herriaren erantzuna dela eta arlol honetan.

1980 urtean hasi ziren Aizarnazabalen Odol ateratzeak, aurreko hamar urteetan , 1970eko hamarkadan Zestoara joan beharraren aurrean. Tomas Etxabe (Bittarte)ren proposamenari erantzun eta osatu zen Aizarnazabalgo Odol Emale Elkartea.

Mikel Elkartea izan zen lehenengo leku ateraketak egiteko, Kultur Etxea ondoren , azkenik Basakaitz Herri Eskolara iristeko. Lana egin behar dutenentzat eta baita eman behar dutenen erosotasuna eta egokitasuna lehentasunez hartuta.. Emale kopurua gaur egun 130 bat pertsonetakoa da, hau da, eman dezakenaren %100. Hemezortzi urte bete bezain laster gaztea odola ematerea hurbiltzen delarik.

Finantziazioa, berriz, bide ugaritatik dator:

  • %55 udalaren esku
  • %20 Mikel Elkartea eta Gure Borda Elkartea
  • %15 Etxabe okindegia

 

  • %10 lana egiten dutenaren esku

Ez dira beste inolako biderik jorratu (donatiboak, etabar) , eskulanean , ordea, laguntza ugari jasotzen da.

Datozen urteetarako asmoa orainarteko bideari jarraitzea da emankortasunean eta Gipuzkoan aurreikusten diren zortzi mila ateraketei, biztanlegoaren zahartzea dela eta, datozen urteetan gure apurra jarri.

Arduraduna: Eduardo Zubizarreta
Urtean zehar hiru odol emanaldi izaten dira: Otsailean, ekainean eta urrian.


| Herriko plaza, 1-(20749). Telefonoa: 943897053, 943897138 | © 2008 Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal