Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/30
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

ADISKIDE BERTSO ESKOLA 

1999ko udaberrien hasi zen martxan bertso eskola herriko bospaseiko gazte talde baten ardurapean, Julen Zulaika bertsolari zarauztar gaztea irakasle lanetan zutelarik.
Iazkoa urtearen haseran eskolari seriotasun eta jarraipen pixka bat eman nahian, Euskal Herriko Bertsolari Elkartean sartzea komenigarria zela eta honela egin zen Adiskide izenarekin bataiatuaz.

Eskola hasi berri eta gazte bat dela kontutan harturz Urola Kostako Bertso Eskolako Partaide ere bada. Elkarte honen helburua bertsolari gazteak plazaratzeko bidea delarik.

Herriko kultur bizitzaren partaide bezala bere ekintzekin ere aberasten gaituzte guztioi. Honokoak direlarik:

  • Urtarrilean Bertso Afaria bertsolari ospetsuekin
  • Otsailean Santa Ageda eskea
  • Mikel jaietan eta herriko jai giroko beste egunetan partehartzea
  • Bertsolari Gazteen Bertso Afariak herriko elkarteetan.
  • Bertso eskolako partaideek klaseak hartuz gain eskeini ere egiten dizkiete astean behin gaztetxoei, oso garbi baitago jarraipena bide honetatik datorrela.
  • Finantziazioa udalaren dirulaguntza eta Santa Ageda eskean ateratzen direnak dira eskolaren diru iturriak.

    Arduradura kide guztien artean
    Ordutegia:
    Gazteak: ostegunetan 19:00-20:00
    Helduak: ostegunetan 20:00-22:00


| Herriko plaza, 1-(20749). Telefonoa: 943897053, 943897138 | © 2008 Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal