Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/10/16
Seleccione su idioma:
     

Kultura

Kultur arloan hainbat bideetatik datoz kultur ekintzak, baipaidira herrian arlo ezbedinetako hainbat elkarte, denen artean osatzen delarik herriko kultur bizia. Udaleko kultur arlotik datozen ekimenak hiru diru iturrietatik datoz: Udalaren partida zuzenean, Kutxa Fundazioak eskeiniriko ekimenak eta Uemak emandako dirulaguntza eta ekimenez.

Urtean zehar antolatzen diren ekintza motak gehienetan aipaturiko elkarteetatik honokoak dira: hitzaldi , diapositiba emanaldi, erakusketa edo eta abesbatzen emanaldiren bat. Udalaren diru iturrietatik datozenak Mikel Txiki jaiak, Kristobal Deunaren jaiak, San Juan sua, udalekuak, Mikel Deunaren jaiak eta Gazteen Eguna. Antolakuntzari dagokionez, zuzenean kultur arlotik etor daiteke ekintza edo eta batzordeen bitartez. Hauetan aipagarrienak azkenengotik hona udalekuak eta San Juan gaua.

Udalekuei dagokienez, duela lau urte hasi ziren antolatzen eta orduezkeroztik honi urtero uztailerako antolatzen dira. Herriko eskolako haurrei doa zuzendua, lehenengo mailatik hasi eta seigarren mailararte.Bi monitorez zuzendurik hainbat jolas, kirol, eskulan , irtenaldi, etabar eskeintzen zaizkie.

San Juan suari dagokionez, ohitura zahar honen gainbehera ikusirik, iaz, San Juan dantza dantzatu zuten herriko dantza taldeak suaren inguruan. Datozen urteetan osatu eta aberasteko asmoz ekimen hau denon artean. Bestelakoetan aipagarriena Hilabete Kulturalaren desagerpena da.


| Herriko plaza, 1-(20749). Telefonoa: 943897053, 943897138 | © 2008 Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal