navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Aizarnabalgo Udala

Aizarnazabalgo udala

Erreportaiak

ESKOLA TXIKIEN FESTA - AIZARNAZABAL'04

GURE LOGOTIPOA

Airzanazabal 2004 eskola txikien festaren lohotipoaBa ote dugu hemen herrian inolako sinbolorik edo antzeko zerbait beste herriengandik bereizten gaituenik? Edo eta inolako ohitura, esames edo antzeko zerbait? Honela bapatean badirudi ezetz. Baina bai, badugu zerbait nahiz eta batzuentzat oraindik pixka bat arraroa izan. Ba, badugu zerbait harro egoteko modukoa dena. Gure artean esan ohi dugun moduan: "Azpiazuko artea".



 

Gure festaren logotipo bihurtu dugu. Zergaitik?

Herrian urteak eta urteak errotuta dagoen zuhaitzik zaharrena dugulako eta zuhaitz honen garrantzia dela eta Gipuzkoako Foru Aldundiak katalogaturik du zaindu beharreko zuhaitz berezi bezala (Maiatzaren 16ko 1995/265 Ebazpena).

Artea

Bere izen zientifikoa Quercux ilex ilex da.

Deskribapena

Hosto berde ilunek eta adaburu biribil eta bete-beteak ikusgai uzten dute arte hau zelai berde uhinduan. Inguruan hazten ari diren frutarbolekin konparatuz gero, argi geratzen da zuhaitz honen benetako tamaina. Artearen azpian babestu eta gorantz begiratuz geratuz, zuhaitzaren hamaika adar, adaxka eta hosto ikus daitezke, eta baso itxia bailitz,sortu duten sare trinkoa.

Bere datu teknikoak Foru Aldundiak katalogatu zuenean honakoak ziren:

Zuhaitzaren neurriak

Zuhaitzaren zabalera:28 metro
Zuhaitzaren gorputzaren luzera:15 metro
Ikusgai dagoen enbor zatia:1 metro
Enborraren gerria: 5,5 metro


 

 

Kokagunea

Zuhaitza ikustera joan nahi izanez gero bi bide ditugu: Etxabe auzotik zuzenean eta bestea herria zeharkatuz.

  • Etxabe Auzotik eskema moduan azaltzean da.
  • Bestea herria Baltasar Etxabe Kalea zeharkatu

Muitzagainera iritsi arte. Behin hemen zementu bidea jarraitu, agertzen diren bidegurutze guztiak eskuineruntz artuz Azpiazu baserrira iritsi arte. Hemendik bidexka bat jarraitu behar da zuhaitzeraino iritsi arte.

GURE ABESTIA

ESKOLA TXIKIAK
HERRI TA AUZO.
GEROAREN BILA
PAUSORIK PAUSO.(bis)

ESKOLA TXIKI EGUNA
OSPATU BEHAR DEGUNA.
GUZTIOK ELKAR HARTZEA BAITA
INDARBERRITZEN GAITUNA.

BASAKAITZ IKASTETXEAN
TA ONDOKO BARATZEAN,
GURE HIZKUNTZA DEGU AHOAN
TA HERRIA BIHOTZEAN.

ESKOLA TXIKIAK...(bis)

OILARREN KUKURRUKUA
ETA KUKUEN KUKUA,
DENA EUSKERAZ ENTZUTEN DEGU
ESPERANTZAREN KANTUA.

ESKOLA TXIKIAK BAINA,
HAUNDI GERA ALAJAINA!
HERRIXKA ASKO,KATE BEREAN,
LAN EGINAREN ORDAINA.

ESKOLA TXIKIAK...(bis)

ODOLA BOR-BOR ZAINETIK
ALDARRI BAT MINGAINETIK.
TXIKIAK TINKO IRAUN DEZALA
EKAITZ GUZTIEN GAINETIK.

DAUKAZUN ESKU ZABALA
JAIAK NABARI DEZALA.
KIMUA ZUHAITZ BIHURTU DADIN
ZATOZ AIZARNAZABALA.

ESKOLA TXIKIAK...(lau aldiz) arte.















AIZARNAZABAL'04 abestiaren letra Adiskide Bertso eskolakoek egin dute eta musika Juan Carlos Irizarrek jarri dio. Instrumentuak, Miguel Angel Fernandez, Karmelo Mendizabal eta Eneritz Bergarak jo dituzte. Kantariak, berriz, herriko zenbait gazte (Irati Otaņo, Gurutze Etxeberria, Aiora Etxeberria eta Eneritz Bergara) eta Basakaitz Herri Eskolako ikasleak izan dira, Ane Zubizarreta, musika irakaslea, eta Juan Carlos Irizarren gidaritzapean.

Trikiti piezak ere herritarrek jo dituzte: Olatz Gabarainek trikitixa eta Eneritz Bergara eta Begoņa Gabarainek panderoa.
Amaierako bertsoak,berriz, Adiskide Bertso eskolako kide diren Mieltxo Aiertza, Oxkar Alberdi eta Anjel Mari Iruretagoienarenak dira.
Guztion artean lan polita burutu da.

Lan guzti honen fruitua "AIZARNAZABAL'04" izenburutzat duen diskaren argitarapena izan da.
Eta diskaren aurkezpena herritarren aurrean Abenduaren 13an egin zen herriko plazan, Itziar Aizpuruaren gidaritzapean.
CDaren edukia zuzenean entzuteko aukera izan zen eta salmentan jarri ere.











+ Erreportaiak gehiago

 
Aizarnazabalgo Udala ˇ Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 Š :..e-Dukin EntreWEBS..: