Gipuzkoako herri eta auzo txikietan kokatutako 28 eskola dira guztira koordinakundean daudenak eta urtero eskola ezberdinak antolatzen du.
Eskola arteko bileretatik aparte, irakasleak, gurasoak eta haurrak hartu emanetan jarri eta, elkarrekin egun bat pasatzeko zerbait antolatu nahi izan, eta hortik sortu zen ESKOLA TXIKIETAKO FESTA EGUNA.
Eskola txikietako koordinakundeari eskaera egiten zaio festa antolatzeko eta eskaeraren arabera eskola bakoitzak festa antolatzen du. Txandaka,txandaka eskola guztiek antolatzea da asmoa.
Dirua lortzeko laguntzak eskatzen dira enpresa, erakunde eta udaletxeari baina kamiseta eta sudaderen salmentarekin ere lortzen da zati bat.
Dena dela, helburua ez da dirua lortzea. Eskolen arteko hartu-emanak mantendu eta Eskola Txikiak badirela aldarrikatzeaz gain bertako guraso,ikasle eta irakasleentzat festa egun eder bat antolatzea da kontua. Jai eder bat antolatzeaz gain dirua geratzen bada (ongi etorria!) eskolaren beharretarako erabiliko da.
| BIDEGOIAN | 1988 |
|---|---|
| BERASTEGI | 1989 |
| GAZTELU | 1990 |
| GABIRI | 1991 |
| AIA | 1992 |
| AIZARNAZABAL | 1993 |
| IKAZTEGIETA | 1994 |
| ERREZIL | 1995 |
| LIZARTZA | 1996 |
| ADUNA | 1997 |
| ZIZURKIL | 1998 |
| ALKIZA | 1999 |
| ALBIZTUR | 2000 |
| ANGIOZAR | 2001 |
| EREÑOZU | 2002 |
| ASTEASU | 2003 |