navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Aizarnabalgo Udala

Aizarnazabalgo udala

Erreportaiak

LEHENGO JOLASAK

Eskolan ematen zen heziketaren zati bat ere bazen, gaur egun den bezala ere, jolasa. Honegaitik garai hartako umeen jolas batzuk jaso nahi izan dira.

Jolas hauetako batzuk iaz eskola lan bat egiteko eskolako ume batzuk jaso zituzten (Jokin, Iñaki, Irati, Unai, Aiora, Gurutze, Iratxe eta Bidatz). Guztiak azaldu ezin eta batzuk azaltzen dira. Besteak, berriz, aldizkaria osatze lanetan jasoak dira.




JOLASAREN IZENA: APONETAN

Aponetan jolasa
MATERIALA: Lau apone. Pelotatxo bat.
ARGIBIDEA: Aponea arkumearen atzeko hanketako belauneko hezurtxo bat da.
  • Lau apone eskuen artean hartu ondoren ondo astindu, eta gero lurrera botatzen dira Ez du zertan lurrera izan beharrik, mahaira, zelaira...).
  • Pelota eskutan hartu. Aponearen lau aldetako izen bat (asake) esan ondoren pelota airera bota, aponea alde horri begira jarri, eta pelota hartu. Bigarren tiraldian apone hori hartu.
  • Bigarren, hirugarren eta laugarren aponearekin ere berdina egiten da.
  • Gauza bera hurrengo hiru aldeekin (apone,akulo eta akarne).
  • Aurreko lau pausoak egin baina aponeak elkar ikutu gabe.
  • Denei buelta eman eta denak batera hartu.
  • Aurreneko lau pausoak baina esku batekin.
  • Aurreko lau pausoak baina begiak itxita.

Joxepa Segurola eta Bittori Etxabek.

JOLASAREN IZENA: TXAPETAN

Aponetan jolasa
MATERIALA: - Jokalari adina txapa (freskagarrienak).
- Klarionak (tizak).
NON JOLASTU: Eremu zabal batean, adibidez frontoian.
OHARRA: - Bi lagunekin jolastu daiteke, baina hobe 5 edo 6rekin.
- Ibilbideak zabala eta handia izan behar du
  • Txapa, paperez hornitu eta pintatu, zein nor den bereizteko, txirrindulari baten izena jarriz.
  • Lurrean jolastu ohi da klarionaz ibilbideren bat marrazturik.
  • Jokalari guztiak hasierako marran jartzen dira txapa eta guzti. Bakoitzak berea amaierara eraman behar du hurrengo pausoan azaltzen den bezala joz. Jokuaren helburua txapa amaierara irixtea da. Aurrena irixten dena da irabazlea.
  • Jotzeko era: Eskuaren erdiko behatza, handiaren azpian jarri, baina, erdikoaren azkazala, behatz handiaren azpian jarriz. Erdikoak indarra egin behar du luzatzeko, baina behatz handiak eutsi egin behar dio .Ondoren txapa behatz handiaren muturraren aurrean jarri. Gero behatz handiaz erdikoa libratu, horrela, kolpeaz, txapa aurreruntz joango da.
  • Txaparen bat ibilbidetik irteten bada, hasierara itzuli behar du, baina beste jokalari baten txapa zurearekin joz ibilbidetik kanporatzen bada, beste jokalariaren txapa lehengo lekuan jarri eta zu zoaz kalera.

Jose M ª Otaño Toledo

JOLASAREN IZENA: ARROKETAN

Lurrean klarion batekin kuadratu batzuk marrazten dira figura bat osatuz. Nahi den bezalakoa.

Figuraren gainean jarri daitezke zenbakiak. Hanka baten gainean harrixka bat pasa behar da karratu batetik bestera. Harriak karratuaren barnean sartu behar du.

Kanpora irteten bada edo/eta marra gainean geratu berriro hasieratik hasi behar da.


JOLASAREN IZENA: TOKOKETAN

Lurrean klarion batekin ere karratuz osaturiko figura bat osatu. Lehengoaren berbera edo antzeko zerbait.

Begiak itxirik karratuz karratu pasatu behar da batetik bestera zirkuitoa amaitu arte. Marraren barruan bi hankak sartu zirela jakinarazteko jokalariari "toko" esaten zitzaion.

Zirkuito osoa marrak zapaldu gabe pasatzen zuena zen irabazle..

JOLASAREN IZENA: UZTAI JOKOA

Uztai bat hartu, hau da, borobila den zerbait. Adibidez: barrika baten burnizko aroetako bat. Uztai hau gantxo batekin kateatu eta uztaia nork gehien mantendu da jolasa. Gehien mantentzen duenak edo uztaiarekin urrunago iristen dena irabazle.

 

 

JOLASAREN IZENA: TOKA

Zulo bat egin eta harriak edo txapak zuloara sartzea da jokoaren gakoa. Zulotxoan sartzen duenak zuloaren barnean dauden txapa edo harriak bereganatzen ditu.

Rita Odriozolak azalduak.

JOLASAREN IZENA: KROMOTAM

  1. Kromo txikiekin jolasten da.
  2. Lagun guztiei kromo kopuru berbera banatzen zaie, adibidez:4 pertsona badira eta 20 kromo, bakoitzari 5.
  3. Jolasten ari diren pertsonek, mahai erdian laga behar dute kromo bana, elkarren gainean. Beste kromoak mahai gainean edo eskuan eduki daitezke.
  4. Aurreneko jokalariak, eskua pixka bat kuxkurtuta behatzak elkartu eta kromoak arin jo behar ditu, eskua azkar altxatuz kromoek buelta eman dezaten.
  5. Kromoren bati buelta ematen badio beretzat izango da, baina ez badio bueltarik ematen, hurrengo jokalariaren txanda da. Irabazi ez du inork egiten, eta aspertutakoan bukatzen da jokoa.

M ª Rosario Elizegik azalduak.

+ Erreportaiak gehiago

 
Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 © :..e-Dukin EntreWEBS..: