navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Aizarnabalgo Udala

Aizarnazabalgo udala

Erreportaiak

HERRIKO ESKOLAREN IBILBIDEA - ZUBIALDEKO AUZO ESKOLA

Badirudi eskola honen sorrera XX.mendearen haseran izan zela,Kortazar ikuskariaren txostenean (1932koa) aipamen zehatzik egiten ez bada ere sorrera datari buruz esaten da hogei urte lehenago martxan zegoela, 1912.Eskolaren istea,berriz,1950eko hamarkadan izan zela pentsarazten duten datuak daude (1948an diputazioaren laguntza jasotzen baitzuen eta gure herriko eskola berria 1958an eraiki baitzen).

Zubialdetik igarotzen den errepidearen kontra kokaturik zegoen,geroago "Txiron" -enea izenez ezagutzen genuen etxea.

Bertako irakaslea Jesusa Mitxelena Etxaniz iraetarra zen, hain zuzen ere Zabaletxe baserrikoa. Herritarrek "maestra zaharra" bezala ezagutua. Badirudi eskolaren sorreratik amaieraraino bera izan zela eskola honetako irakasle bakarra.Eskolaz gain irakaslea ere bertan bizi zen. Ezkongabea zen eta erabateko arduraldia zuen.

XX. Mende hasieratik gaurdaino

Mende hasieratik gaurdaino gure eskolaren ibilbidea jarraitu nahirik herriko hainbat pertsona edadeturengana jo eta jakin dugu gure eskolaren nondik norakoa. Honez gain Joxe Garmendiak eskeinitako dokumentuak ere eskuratu ahal izan ditugu eta guztiarekin gure herriko hezkuntza eta eskola nolakoak izan diren ideia bat egin ahal izan da.

Bi ziren XX.mendeko lehenengo hamarkadan herrian zeuden eskolak. Bata eskola nazionala zen eta bestea Zubialdeko eskola, "auzo eskola" esan dezakeguna.

Gure herrian Gipuzkoako hainbat eta hainbat herri eta auzoetan bezala eskola ofizialaz gain beste eskola alternatiboak sortzen ziren. Eskola hauetako "irakaslea" herriko pertsona letratu edo jakitunen bat izaten zen, askotan apaizak izendaturikoa (honek izaten zuen interesarengatik erlijioaren irakaskuntzan) eta erdarazko irakaskuntza o fizialari alternatiba moduan.

Eskola nazionalean, berriz, irakaskuntza erdaraz izaten zen eta badirudi nekazal ingurune hauetan hau zailtasun bat izaten zela umeen eskolaratzean.

Hau honela garbia da Zubialdeko eskolak zuen masifikazioa eta herriko eskolak zuen asistentzia kaxkarra.

Bertan adin guztietako neska mutilak elkarrekin egoten ziren,zaharrenetik hasi eta txikieneraino. Denek eskola ordutegi berberak zituzten eta baita ikasgaiak ere.

Ordutegia goizeko 9:00etatik 12:00etara izaten zen eta arratsaldez 14:00etatik 16:00etara. Eguerdiko 12:00tik 13:00etara eta ostegun arratsaldetan (1940 hamarkadan) klase partikularrak ematen ziren eskolan. Hauek ordaindu egin behar izaten zen ume bakoitzeko.

Hainbat ikasgai kantuz ikasten omen zituzten eta txikienek zaharrenei entzunaren poderioz. Ikasgelaren aurrekaldean zaharrenak esertzen omen ziren eta txikienak atzean.

Jakin dugunez, herriko eskolarekin alderatuz eskola honetan hezitako haurrek herriko eskolakoen aldean askozaz ere prestatuagoak amaitzen omen zituzten beren ikasketak.

Arrazoi nagusia irakaslea irakaskuntzara soilik dedikatzen zelako.

Euskara omen zen erabiltzen zen hizkuntza bakarra, nahiz eta ez honela adierazi Kortazarren ikuskaritza txostenean.

Hau dela eta haurren asistentzia ere herriko eskolarekin konparatuz askozaz ere haundiago zen. Jakin ahal izan dugunez 80 bat ume edukitzera iritsi zen eskola hau.

Eskolaren mantenu iturrri nagusia familia bakoitzak ordaintzen zuen kuota zen umeko/hileko. Honez gain Aldundiaren laguntza eta Udalarena ere jasotzen zuen, 50 Pzta urteko. Udalaren laguntzak eskolaren alokairua ordaintzeko balio zuen.

+ Erreportaiak gehiago

 
Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 © :..e-Dukin EntreWEBS..: