Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetako bat zubiak dira eta Aizarnazabalek ere badu zeresanik zubi kontutan. XVI-XVII. mendetako erromatarrek aztarna baliagarriak uzteaz arduratu ziren. Aizarnazabalen bitxikeriz betetako bi zubi hauek topa ditzazkegu: Zubialdeko Zubia eta Zubi Zaharra.
Zubi honek zuzenean lotzen zuen Aizarnazabalgo herrigunea Zarauztik eta Getariatik Urola ibaiaren haranean barruratzeko abiatzen zen bidearekin. Errege-bide hura behin eta berriz aipatzen da XVI mendean zehar eta mende honi legokioke zubiaren arkitektura. Halaz ere, zoritxarrez, ez dugu data zehaztuko ligukeen beharreko dokumenturik eskura izan.
Antzeko ezaugarri teknikoak eta neurriak dituzten beste eredu batzuetan oinarritu gara porposatu dugun data hori materakoan. XVII mendeko lehen erdialde arteraino atzera genezake gehienez.
Tipologia honi zegozkion obrak egiten baitziren orduan er. Zubiak beren horretan mantendu ditu harlanduzko ganga ederrak, pilarea eta zubibulara, harlanduz taxutuak hauek ere, baina estriboetan eta tinpanoetan berrikuntza ugari egn dira eta badirudi zati batzuetan hautsi egin zutela hasierako egitura jatorrizko malda zertxobait leuntzearren.

Iraeta auzotik hurbil dagoen Urola gaineko zubi hau oso kontutan hartzekoa da bere ezaugarri nabarmen eta garrantzitsu bat dela eta: sei begiko bakarra da Gipuzkoan. Sei arkuak beheratuak eta neurri berekoak dira. Ez du zubibrankarik et aoinak nahiz gangak harlangaitzezkoak eginak dira. Ezaugarrien bakantasunak eta Zestoatik Aizarnzabalgo baserri batzuetara joateko bide bakarra zela garai batetan kontutan hartzekoa da. Gaur egun Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker zaharberrritua dago eta oso egoera onean.
Ezagutzen al duzu zuk Aizarnazabal edo inguruko zubien inguruko pasadizo edo gertaldirik? Hala bada, parte har ezazu gure foro-topagunetan.