Ayuntamiento de Aizarnazabal

Ayuntamiento de Aizarnzabal

Naturaleza: Aizarnazabalgo Azpiazuko Artea

Aizarnazabalek baditu hainbat berezitasun, eta horien artean ere badago bere zuhaitz batena. Zuhaitz bereizia bezela sailkatutako Azpiazuko Artea (Quercus ilex ilex).

Hosto berde ilunek eta adaburu biribil eta bete-beteak ikusgai uzten dute arte hay zelai berde uhinduan. Inguruan hazten ari diren frutarboletin konparatuz gero, arti geratzen da zuhaitz honen bentako tamaina

Artearen azpian babestu eta gorantz begiratuz gero, zuhaitzaren mila adar txiki, haundi eta hostoak ikus daitezke, eta baso itxia bailitz, sortu duen sare trinkoa. Auskalo zenbat uso eta usapal babestu diren zuhaitzaren adarretan eta bere ezkurrez elikatu.

Ba al zenekien Artea Mediterranio aldeko zuhaitzik ugariena dela?, ondo egokituta baitago udako lehorte eta bero handietara. Erraz ernetzen da mozketa eta suteen ondoan. Edonolako lurretan hazten da. Bizialdi luzekoa: 700 bat urte hartu ahal ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan azpiespezie biak hazten dir. Itsasbazterrean arte kantabriarrak daude, garai epelagoen seinale. Isurialde mediterrainarean, ordea, beste azpiespeziea dago, klima mediterrainiar kontinnetalera. egokitua



Sendoa, iluna eta zartatuta. Larrua ontzeko erabiltzen zen.



Hiru edo lau urtetan egoten dira zuhaitzean, eta itxura desberdinak hartu ahal dituzte. Gogortasuna eta azpialdeko iletxo zuriak lehorraldietara egokitzearen ondorio dira.




Lore ar eta emeak zuhaitz berean daude.





Mingotsa da, eta ganadu-jatekoetarako erabiltzen da.





Datuak Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako "Zuhaitz bereziak"-etik aterata daude.

 
Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 © :..e-Dukin EntreWEBS..: