Ayuntamiento de Aizarnazabal

Ayuntamiento de Aizarnzabal

Fiestas

MAIATZAK 8 - MIKEL TXIKI EGUNA

Maiatzak 8 du bere eguna. Herritarrek diotenez, garai batetan egun honetan ospatzen omen ziren Mikel Jaiak . Baina dirudienez, Aizarnazabal baserri munduan murgildurik egonez, baserrietan lan ugari izaten omen zen eta honegaitik Irailak 29ra pasatzea erabaki zen. Garai honetan udara ostean eta udazkenaren sarreran lasaiago baitzeuden baserritarrak.

Gaur egun dean den Mikel Txiki eguan ospatzen jarritzne da egun haien oroigarri bezala. Eguna bera soilik ospatzen da, arratsaldez hasi eta gaueraino.

Arratsaldeetan eskola umeen jolas eta kirolak izaten dira. Arratsean txikiteoa eta gauean berbenarekin amaitzen da.

UZTAILAK 10 - KRISTOBAL DEUNAREN JAIAK

Zehatz auzoko jaiak dira. Uztailaren 10ean du egun nagusia. Astebuaera oso batetara zabaltzen da.

Xarma handiko jaiak dira eta herritarren eta batipat auzokideen artean sentimendu handiko jaiak.

Jai hauen seiñu eta seiñale kotxe gidarien bedeinkapena izaten da, Kristobal gidarien patroia den aldetik.

IRAILAK 29 - MIKEL JAIAK

Irailak 29an da Mikel Eguna. Herriko jai nagusiak dira. Irailaren azken asteburuarekin bat egiten dute gehienetan.

Dena den jaiak aurreko astebukaeran hasten dira Euskal Jai Egunarekin, jaien aurrerapen bezala.

Jaietan aipatu edo bereizi dezakegun ekintzak Euskal Jai eguna , Sagardo eta Gazta lehiaketa herrikoa,herri afaria, Herri Kirolak eta Pilota partiduak direla esan dezakegu.

 
Aizarnazabalgo Udala · Ayuntamiento de Aizarnazabal 2007 © :..e-Dukin EntreWEBS..: