Udal
honek orain dela urte batzuk hasi zuen dinamikari jarraituz, webgune berri
bat plazaratzea erabaki dugu herritar guztiei Udal honek azkenengo urte
hauetan egin dituen lanak adierazteko eta aurrerantzean egitea pentsatzen
duen lanen berri ere emateko, ikusi eta irakurtzeko aukera izan dezazuen.
Urte hauetan aurrean izan dugun zeregina ez da erraza izan. Iharduera aurrerazale
batez, herritarren arazo guztientzat soluzioak eta alternatiba zehatzak
eskaintzen ahalegindu den Udala egiten saiatu gara, errealitate sozio ekonomiko
lokala bultzatu eta suspertzeko gauza izaten ahalegindu den udala erdiesten
saiatu gara, esku hartu nahi izan duen herritarrari ateak zabaldu dizkiona,
erabakietan zuzeneko partaidetza izateko unean ekimen herritarrari bidea
eman diona hitz batez.
Bukatzeko, eta lerro hauek ematen didaten aukera aprobetxatuz, nire eskerrik
beroenak Udaleko Zinegotzi guztien izenean eta nerean ere bai, helburu hauek
lortzeko lagundu diguten herritar guztieri, eta zuen eritzi eta kritikak
jasotzeko Udalaren ateak irekirik egon direla, daudela eta egongo direla
esatea nahi genizueke.
Alkatea,